Itxi

Gatazka

Errusiako ibilgailu blindatuek muga igaro dutela salatu du Ukrainak

Erredakzioa

Kieven arabera, ez dira ibilgailu asko igaro, eta Malogvardeisk hirirantz dihoaz; Lugansketik 20 bat kilometrora dagoen hiria da eta Ukrainako ekialdeko errusiazaleak nagusi diren lekuetako bat.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ukrainako agintariek salatu dutenez, bart Errusiako zenbait ibilgailu blindatuk muga gainditu dute, Luganskeko eskualdetik, herrialdearen ekialdean, Kieveko Gobernuko indarren errusiazaleen arteko gatazken eremuan.

"Militarrek baieztatu dute ibilgailu blindatuez eta kamioiez osatutako talde bat Izvarino mugako bidetik igaro dela -itxita dago orain- eta gure lurraldetan sartu dela", esan du Alexei Dmitrashovksi eremu horretan diharduten Ukrainako militarren bozeramaleak.

Dmitrashovksik kazetariek aurretik zabaldutako informazioa berretsi du. Medebaldeko kazetariek ziurtatu egin zuten ibilgailu errusiarrak Izvarinotik sartu zirela Ukrainan.

Ukrainako bozeramalearen arabera, ez dira ibilgailu asko igaro, eta Malogvardeisk hirirantz dihoaz; Lugansketik 20 bat kilometrora dagoen hiria da eta Ukrainako ekialdeko errusiazaleak nagusi diren lekuetako bat.

Izan ere, Errusiak atzo bidali zuen laguntza humanitarioa Ukrainara, herritarrei laguntza emateko, eta egun horretan, hain justu, sartu dira ibilgailu blindatuak.

Errusia: 'Ukraina laguntza gizatiarraren konboia suntsitzen saiatzen ari da'

Errusiako Atzerriko Arazoetarako Ministerioak ostiral honetako arratsaldean jakinarazi duenez, indar ukrainarrak Ukrainako ekialdera doan laguntza gizatiarraren konboia suntsitzen saiatzen ari da. Ministerioaren adierazpen ofiziala Ukrainako armadak herrialdeko ekialdean talde korazatu bat zati batez suntsitu duelako informazioa eman ostean heldu da. Horrela esan du Petro Poroshenko Ukrainako presidenteak. Halaber, tropak eskualdean sartu izana gezurtatu du.

The Guardian egunkari britainiarrak goizean nabarmendu duenez, ibilgailu militarren talde bat Ukrainako lurraldean sartu da, ekialdeko eskualdeetan laguntza gizatiarra emateko operazioaren barnean. Zutabeak atzera utzi du, informazio horien arabera, konboi gizatiarra; izan ere, azken hori errepidearen alde batean gelditu da, eta zutabea lurreko bide batetik sartu da, hesian egindako zulo batetik.

EB, kezkatuta ibilgailu militar errusiarrak Ukrainan sartzeagatik

Carl Bildt Suediko Atzerriko Arazoetarako Ministroa kritiko azaldu da ibilgailu militar errusiarrak Ukrainan sartu ostean. Bere ustez, Nazioarteko Zuzenbidearen bortxaketa nabarmena da. "Kazetarien informazioak ikusi ditugu, ibilgailu blindatu errusiarrak Ukrainako muga zeharkatzen. Hori, jakina, Nazioarteko Zuzenbidearen bortxaketa da", esan du Bildtek, EBren Atzerriko Arazoetarako ministroen ezohiko Kontseilura heldu denean.

Catherine Aston Europako diplomaziaren buruak onartu du gaur egun EB gertutik ari dela jarraitzen Ukrainan konboiarekin gertazen ari dena; ziurtatu duenez, 28ak krisialdia gainditzeko ahalegin guztiak ari dira egiten, "Ukrainara oreka eta segurtasuna eramateko, bere lurralde osotasuna errespetatuz".

Albisteak (3)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)