Itxi

Estatu Islamiarra

Erresuma Batuak identifikatu egin omen du Foley hil zuen jihadista

Erredakzioa

MI6ko zenbait iturriren arabera, ustez kazetariari lepoa moztu zion jatorri britainiarreko jihadista 'Jihadi John' ezizenez ezagutzen omen dute beste militante batzuek.

Foley kazetariari omenaldia

Erresuma Batuko zerbitzu sekretuek ustez James Foley estatubatuarrari lepoa moztu zion jihadista identifikatu dute, The Sunday Times aldizkariak Gobernuko iturriak aipatuta plazaratu duenez.

Aipatutako iturrien esanetan, MI5 espioitzaren kontrako eta MI6 espioitza zerbitzuaren arabera, ustez kazetariari lepoa moztu zion jatorri britainiarreko jihadista 'Jihadi John' ezinzenez ezagutzen omen dute beste militante batzuek.

The Timesek zabaldutako informazioen arabera, hiltzailea 23 urteko gaztea da eta joan den urtera arte Londresen bizi zen. Gainera, Britainiako zerbitzu sekretuek uste dute 500en bat direla Sirian zein Iraken jihadaren alde borrokan ari diren britaniarrak.

Foley, 40 urtekoa, Sirian bahitu zuten 2012ko azaroan, eta bere hilketa Estatu Islamiarrak zabaldu zuen jihadisten aldeko zenbait foroetan. Bideoan, lepoa ustez moztu zion hizlariak Londreseko hizkera du.

 

Albisteak (2)