Itxi

Ukraina

Poroshenkok Ukrainako Parlamentua desegin du

Erredakzioa

Legearen arabera, dekretua argitaratu eta 60 egunera izan behar dira hauteskundeak. Sviatoslav Tseholko bozeramaileak esan du urriaren 26an izango direla.

Petro Poroshenko Ukrainako presidentea. EFE

Petro Poroshenko Ukrainako presidenteak dekretu bat sinatu du gaur, astelehena, Parlamentua desegiteko. Horrela, hauteskundeak izateko bidea erraztu nahi du, Interfax agentziak jakinarazi duenez.

"Rada Gorenaren agintearekin lehen bait lehen amaitzea erabaki dut", esan du Twitter bidez eman Poroshenkok.

Legearen arabera, dekretua argitaratu eta 60 egunera izan behar dira hauteskundeak. Sviatoslav Tseholko bozeramaileak esan du urriaren 26an izango direla.

Tseholkok pasatu den astean iragarri zuen Poroshenkok Parlamentua desegiteko asmoa zuela hauteskundeei bidea erraztu asmoz. Horrela, uztailaren 24an koalizio Gobernua bertan behera gelditzeak eragindako krisi politikoarekin amaitu nahi da.

Ukrainan ez da hauteskunde legegilerik izan Viktor Yanukovich presidenteak otsailean agintea utzi zuenetik. Maiatzaren 25ean, ukrainarrek Estatu burua hautatzeko botoa eman zuten, eta lehen itzulian Poroshenko izan zen garaile.

Albisteak (2)