Itxi

Europar Batasunaren Goi Bilera

Ukrainako krisiaren erdian, EBko diplomazia burua aukeratuko dute

Erredakzioa

Europar Batasunaren goi-bilera Ukrainako krisiaren erdian egingo da, Kievek tropa errusiarrak Ukrainara sartu direla baieztatu duenean, hain justu.

Juncker. Archivoko irudia

Europar Batasuneko estatu kideetako buruak edo gobernu-buruak Bruselan bilduko dira larunbat honetan Europar Batasuneko diplomazia burua eta Europako Kontseiluko presindetea aukeratzeko. Goi-bilera Ukrainako krisiaren erdian egingo da, Kievek tropa errusiarrak Ukrainara sartu direla baieztatu duenean, hain justu.

Iragan uztailean izandako saiakerak huts egin eta gero, Catherine Ashton Europar Batasuneko Kanpo Arazoen eta Segurtasun Politikaren Ordezkaria nork ordezkatuko duen erabakitzen saiatuko dira gobernu-buruak, eta Europako Kontseiluko presidente berria ere izendatuko dute, izan ere, Herman Van Rompuy belgikarrak abenduan amaituko du bere agintaldia.

Gainera, Europar Batasuneko kideek Ukrainian azkenaldian gertatzen denaren aurrean zein neurri hartu eztabaidatuko dute, besteak beste, Moskuri zigorrak gogoratzea, izan ere, Kievek tropa errusiarrak Ukrainara sartu direla baieztatu du.

Bileraren nondik norakoak

Azkenaldian Bruselan gehien entzun diren izenak ondorengoak dira: Federica Mogherini Italiako Kanpo Arazoetako ministroa (Europako Alderdi Sozialista) Goi Ordezkarirako eta Donald Tusk Poloniako lehen ministroa (Europako Alderdi Popularra) Europako Kontseiluko buru izateko.

Behin kide guztien artean erabaki hori hartuta, nazioarteko albisteetan zentratuko dira, batez ere, Ukrainiako, Irakeko, Gazako eta Libiako gatazketan. Ebolaren inguruan ere arituko dira.

 

Informazio gehiago (1)