Itxi

Gatazka

Kievek askatu egin ditu Ukrainan atzemandako 10 soldadu errusiarrak

Erredakzioa

"Negoziazioak ez dira batere errazak izan. Azkenik, sen ona nagusitu eta ondo bukatu da. Garrantzitsuena da mutilak gurean daudela, Errusian", esan du komandante errusiar batek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ukrainak orain astebete muga zeharkatu zuten 10 soldadu errusiarrak askatu ditu, Alexei Ragozin Errusiako Aireko Indarren komandanteondokoak iragarri duenez.

"Negoziazioak ez dira batere errazak izan. Azkenik, sen ona nagusitu eta ondo bukatu da. Garrantzitsuena da mutilak gurean daudela, Errusian. Azpimarratu nahi dut guk ez ditugula inoiz gure soldaduak abandonatzen", esan du Ragozinek.

Era berean, soldadu errusiarraren arabera, "onartezina" da soldaduak hainbeste denbora atxikituta izatea eta Kievera ere bidali izana.

Aldiz, "Errusian topatutako ehunka soldadu ukrainar berehala entregatu ziren Ukrainara arreta jaso eta gero", nabarmendu duenez.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak aste honetan ziurtatu egin du Petro Poroshenko Ukrainako presidenteak zin egin diola soldadu errusiarrak askatuko dituztela, muga huts egiten baten ondorioz zeharkatu ostean, Kremlinen arabera.

"Egia da. Uste dut galdu egin zirela, muga ez baitzegoen seinalatuta", Rogozinen esanetan.

Halaber, gogorarazi egin du gatazkatik ihesean muga igaro zuten Ukrainako soldaduek tratu ona jaso zutela eta, zaurituen kasuan, ospitaleratu zituzten.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)