Itxi

Gatazka Ukrainan

Putinek bake-plana iragarri du, Poroxenkorekin hitz egin ostean

Erredakzioa

Bestalde, Arseni Yatseniuk Ukrainako lehen ministroak esan du Putinen proposamena “nazioarteko komunitatea engainatzeko saiakera” bat dela, Moskuren aurkako zigorrak saihesteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Vladimir Putin Errusiako presidenteak zazpi puntuko bale plan bat aurkeztu du Ukraina ekialderako, asteazken honetan, Petro Poroxenko Ukrainako presidentearekin telefonoz hizketaldi bat izan ostean. Kievek gatazkaren gunean su-etena iragarri eta gero.

“Deklarazio hau Poroxenko presidentearekin telefonoz hitz egin izanaren emaitza dela nabarmendu nahi dut”, azaldu du Putinek, Mongoliara egin duen bisitan.

Ukrainako burua “bake prozesua ostiralean Minsken”, Ukrainako Kontaktu Taldearen kontsultetan, hasteko esperantza osoz azaldu da. Ukraina ekialdeko “gertaera beldurgarriei nola amaiera eman ahal zaien” gaiari buruz aritu dela Errusiako presidentearekin azaldu du.

“Ukrainako herritarrak bakearen alde daude guztiz, baina politikari batzuk gerrara jolastu nahi dute. Halere, ez dudala onartuko esan nahi dut. Elkarrekin batera borrokatu behar dugu bakeagatik”, adierazi du Ukrainako presidenteak.

Putinen planak bi aldeei edozein erasoaldi amaitzeko deia egin die Donetsken eta Lugansken. Halaber, Ukrainako tropako erretiratu egin behar direla gaineratu du, artilleria jaurtitzea ekiditen duen distantzia batera.

Su-etenaren kontrol internazionala, presoak “denak denengatik” formularen bitartez aldatzea, errefuxiatuentzako korridoreak irekitzea, laguntza humanitarioa eta airez bonbardaketak egiteko debekua ere aurreikusi ditu, besteak beste.

Bestalde, Arseni Yatseniuk Ukrainako lehen ministroak esan du Putinen proposamena “nazioarteko komunitatea engainatzeko saiakera” bat dela, Moskuren aurkako zigorrak saihesteko.

NATOren goi bilera

Ukrainako gatazka aztergai izango dute gaur eta bihar Galesen, NATOren goi bileran ere.

Barack Obama Estatu Batuetako presidentea Galesko Newport hirian da: bertan gaur eta bihar NATOren goi bilera dute eta Ukrainari buruz esan beharrekoak atzo aurreratu zituen Obamak Estoniara egindako bisitan: Errusiak irten egin behar du Ukrainatik eta bizilagunaren subirautza errespetatu.

Erasoek bere horretan jarraitzen dute Donetsken

Goizean Petro Poroshenko Ukrainiako presidentearen eta Vladimir Putin presidente errusiarraren arteko jarreren gerturatze bat egon bada ere, erasoek bere horretan jarraitzen dute Ukrainia ekialdean, nahiz eta Andrei Lisenko Segurtasun eta Defentsa Kontseilu Nazionaleko bozeramaileak eraso horiek gutxitu egin direla baieztatu. Matxinoek, ordea, gezurtatu egin dute erasoak gutxitu egin direla.

EBk Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak, militarrak eta energetikoak sendotu nahi ditu

Europako Batzordeak proposatu duen Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak, militarrak eta energetikoak sendotzea bermatu dute Europar Batasuneko mandatariek Ukraniako ekialdeko krisiaren egoera larriari erantzun bat emateko.

Errusiako defentsa eta energia konpainien finantziazioa murriztea edo Artikoan petrolioaren esplorazioan aritzen diren zerbitzuei maileguak galaratzea dira, besteak beste, aztertzen ari diren zigorrak.

Gainera, Errusian kirol ekitaldiak, ekitaldi ekonomiko zein kulturalak eten nahi ditu, tartean 1 Formula, Europako futbol lehiaketak edota 2018ko Mundiala.

Zigor horien eztabaidak ostegun honetan jarraituko du, eta baliteke ostiralean bertan, akordiorik bada, bederen, zigor horiek onartzea.

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)