Iragarpena
Israelek Suediako enbaxadoreari deitu dio Palestina aitortuko dutelako
Erredakzioa
Stefan Löfven Suediako lehen ministroak Palestinako Estatua aitortuko dutela iragarri zuen. Zahava Gal-on Meretz ezkerreko alderdiaren liderraren babesa du horretarako.
Avigdor Lieberman Israelgo Atzerri Gaietako ministroak Israeleko enbaxadore suediarrari deitu dio, Stefan Löfven Suediako lehen ministroak Palestinako Estatua aitortuko duela iragarri ostean. Ministro ultranazionalistak ez du soilik erabakia kritikatu, Löfveni errieta egin dio. Bere ustez, lehen ministro suediarrak ez du ikusi nahi "azken 20 urteotan bakeari trabak ipini dizkiotenak palestinarrak" izan direla, hedabideei bidalitako agiri batean ean duenez.
"Suediako lehen ministroak ulertu behar duena da edozein aitortza edota aurrerapausuk ez duela bi alderdien arteko negoziazioa ordezkatuko", esan du. "Irtenbidea Israelen eta arabiarren arteko akordio batekin helduko da", esan du Israelgo diplomaziaren arduradunak.
Argumentu horren harira, Liebermanek uste du Löfvenen aitortzak ez duela nazioarteko ikuspunturik, Estatu barruko ospearekin zerikusia duela baizik. "Suediako lehen ministroari Ekialde Hurbileko egoerari buruz larrituta badago, begira dezala Sirian, Iraken eta inguru horretako hainbat herrialdetan gertatzen ari denari", esan du.
Löfvenek, halere, Zahava Gal-on Meretz ezkerreko alderdiaren liderraren babesa du. Ekimena txalotu du eta Liebermanen erabakia kritikatu egin du.
Palestinaren Askapenerako Erakundeak poztu egin zen Suediak hartutako erabakiagatik eta beste herrialderi ere Estokolmoren eredua jarraitzea eskatu zioten, tartean Espainiari. "Suediaren iragarpena justiziarekin duten konpromisoan datza eta bakerako eskakizunetan. Irtenbidea bi Estatuen arteko muga 1967ko lekuan jartzean datza", esan du Hanan Asrawik.
Löfvenek esan zuen Israel eta Palestinaren arteko gatazka bi Estatu sortuz etorriko litzatekeela, "eskubide unibertsalen oinarriekin".
Erabakia ezagutu zuten unean, Estatu Batuek erabaki "goiztiarra" zela esan zuten eta pausu hori Israelekin martxan dagoen bake-prozesuan hala adosten dutenean helduko dela.