Itxi

Lehenengo heriotza AEB-etan

Ebolaz kutsatutako lehen pazientea hil da AEBetan

Erredakzioa

Thomas Eric Duncan Liberian kutsatu zen ebolaz, baina gaitzak AEBetan zela egin zuen agerraldia. Azken egunetan egoera oso larrian izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Thomas Eric Duncan ebolaz kutsatutako liberiarra hil egin da Ameriketako Estatu Batuetan, Dallaseko (Texas) ospitaleak jakinarazi duenez.

Duncan Liberian zela kutsatu zen ebolaz, baina gaitza AEBetan antzeman zioten eta ospitalean ingresatu zuten.

Dallaseko ospitaleko mediku txostenaren arabera,  07:51n hil da (12:51 GMT), “ebola gaixotasunak jota”.

Duncan irailaren 20an joan zen Liberiatik AEBetara, bere semearen amarekin ezkontzeko eta bizitza berri bati ekiteko asmoz.

Irailaren 25ean Dallaseko ospitalera joan zen, sukarrarekin eta sabelaldean mina zuela. Alabaina, azterketa egin ostean, medikuek antibiotikoak errezetatu eta etxera joateko baimena eman zioten, Afrikatik zetorrela kontuan hartu gabe (3.400 pertsona baino gehiago hil dira jada lurralde horretan ebolak jota).

Hiru egun geroago, gaixoa ospitalera bueltatu zen eta ebola zeukala egiaztatu zuten. Orduz geroztik isolatuta egon da, eta azken egunetan bere egoerak okerrera egin ostean, sendagai esperimental bat eman diote.

Duncanekin harremanetan izan diren pertsonak zaintzapean dituzte.

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)