Itxi

Siria

Hegazkin jordaniar bat bota eta haren pilotua bahitu du EIk Sirian

Erredakzioa

Lehen aldia da Estatu Islamikoak koalizio internazionalaren hegazki bat behera botatzen duela, bonbardaketak duela hiru hilabete hasi zirenetik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Estatu Islamikoak AEBek zuzentzen duten koalizio internazionaleko lehen hegazkina behera bota eta haren pilotua, jordaniarra, atxikita eraman du, Jordaniako Armadak baieztatu duenez. Erasoa Siriako Al Raga hirian jazo da.

Bahitutako pilotua Muaz Kasabeh da. Hegazkina koalizio internazionalaren bonbardaketan parte hartzen ari zenean bota dute. Raqako hiria Estatu Islamikoaren bastioietako bat da.

Estatu Islamiarreko milizianoek euren gain hartu dute erasoa, baita pilotuaren bahiketa ere. Pilotua jordaniarra dela zabaldu du Estatu Islamikoak sare sozialetan.

AEBrekin bonbardaketan elkarlanean ari da Jordania, jihadisten aurka. Izan ere, Jordaniako hegazkinek AEBkoekin batera egiten dituzte bonbardaketak.

Koalizioaren bonbardaketak duela hiru hilabete hasi ziren eta orduz geroztik mila yihadista inguru hil dituzte.

Albisteak (1)

Bideoak (1)