Lehen kasua Erresuma Batuan
Ebolarekin kutsatutako erizain britaniarra oso larri dago
Erredakzioa
Pauline Cafferkeyren osasun-egoerak okerrera egin du azken bi egunetan. Gaixotasuna gainditzeko tratamendu esperimental bat eman diote erizainari.
Ebolagatik kutsatutako Pauline Cafferkey erizain britaniarra oso larri dago, Londreseko Royal Free Ospitaleak jakinarazi duenez. "Tamalez, Pauline Cafferkeyen egoerak okerrera egin du apurka-apurka azken bi egunetan", iragarri du ospitaleak. Ebolagatik kutsatutako Erresuma Batuan izandako aurreneko kasua da erizain honena. Gaixotasuna gainditzeko tratamendu esperimental bat eman diote erizainari.
Bestalde, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak Cafferkeyri babesa eskaintzeko mezu bat zabaldu du Twitterren bidez. "Nire pentsamenduak Paulinerekin eta haren familiarekin daude une latz honetan", idatzi du sare sozial honetan. Gainera, egindako lana eskertu die osasun-profesionalei.
Sierra Leonatik bueltan mediku-azterketa egin zioten erizainari Erresuma Batuan. Sukarra zuela egiaztatu arren, alta eman zioten eta Glasgowra itzuli zen. Aitzitik, joan den astelehenean hiriko ospital batera jo zuen, eta ebolan positibo eman zuen.
Cafferkeyk ebolaren aurkako kanpaina batean parte hartu zuen Sierra Leonan. Munduko Osasun Erakundearen arabera, 7.800 pertsonatik gora hil dira ebolagatik, horietatik 2.800 Sierra Leonan.
Sierra Leonan.