ATENTATUA
25 pertsona hil dira Yemenen, polizia akademia baten kontrako erasoan
ERREDAKZIOA
Lehergaiz betetako ibilgailu bat leherrarazi du erasotzaileak, bera barruan zela. Poliziaren akademian izena emateko zain zeuden dozenaka pertsonen aurka jo du gidariak ibilgailuarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gutxienez 25 pertsona hil eta 40 inguru zauritu dira Yemenen izandako atentatu suizida batean. Sanako polizia akademiaren kontrako atentatua izan da, Yemengo segurtasun arduradunek jakitera eman dutenez.
Antza, lehergaiz betetako ibilgailu bat leherrarazi du erasotzaileak, bera barruan zela. Polizia akademian izena emateko zain zeuden dozenaka pertsonen aurka jo du bete-betean gidariak ibilgailuarekin.