Ekialde Hurbila
Palestina Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izango da apirilean
Erreakzioa
Israelgo Gobernuaren kontrako salaketa jarri ahalko du, gerrako krimenak egotzita.
"Palestinako Estatua" Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izango da apirilaren 1etik aurrera, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak baieztatu duenez.
Hagan egoitza duen auzitegi horren kide izanda, Israelgo Gobernuaren kontrako salaketa jarri ahalko du, gerra krimenak egotzita, eta Palestinako matxinoen taldeak auzipetu ahalko dituzte.
Mahmud Abas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak duela astebete eskatu zuen auzitegi horretako kide izatea. Eskaerak Israelen haserrea eragin zuen.
2014ko abendu hasieran, ordura arte erakunde behatzaile gisa parte hartzen zuen Palestina estatu behatzaile bihurtzea onartu zuen Hagako Zigor Auzitegiak.