Ekialde Hurbila
Nazioarteko Zigor Auzitegiak Palestinako krimenak aztertuko ditu
Erredakzioa
Fiskaltzak aurre azterketa iragarri du "Palestinako egoeraren" inguruan, gerra krimenak izan ote diren jakiteko.
Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzak "Palestinako egoeraren" inguruko aurre azterketa baten irekiera iragarri du, Palestinako lurraldeetan gerra krimenak izan ote diren jakiteko, eta ikerketa formal bat abiatu ala ez erabakitzeko lehenengo pauso gisa.
Fatou Bensouda fiskalaren erabakia Palestinako Aginte Nazionalak aurreko urtarrilaren 2an Erromako Estatutuarekin bat egin ostean iritsi da, auzitegiak prentsa-ohar batean gogora ekarri duenez.
Auzitegiak azaldu duenez, aurre azterketa ez da ikerketa bat, baizik eta informazioa aztertzeko prozesu bat, ikerketa abiatu ala ez erabakitzeko oinarri sendorik ote dagoen jakiteko. Palestinako Aginte Nazionalak Israel auzipetzeko asmoa du Gazan eta okupatutako lurraldeetan ustez egin dituen gerra krimenengatik.
Horregatik, Auzitegiak milizia palestinarrek Israelen egindako erasoak ere aztertuko ditu.
Bestalde, nazioarteko erakundeak azpimarratu du ez dagoela epemugarik erabaki bat hartzeko. Kasuak aztertu ostean, "fiskalaren bulegoak erabakiko du informazio gehiago biltzen jarraitu ala ez ikerketa abiatzeko".