Itxi

Grezia

Jarrera 'irmoa', baina EBrekin 'haustu' nahi ez duela esan du Greziak

Erredakzioa

“Konponbide bideragarri batekin konpromisoa hartu behar dugu. Jarrera irmoa dugu negoziazioetan, baina ez dugu hausturarik nahi”, ziurtatu du Tsiprasek Syrizaren talde parlamentarioaren aurrean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak baieztatu duenez, Gobernuak jarrera “irmoari” eusten dio kide europarrekin izaten dituen negoziazioetan, baina ez du Europar Batasunarekin “hautsi” nahi.

“Konponbide bideragarri batekin konpromisoa hartu behar dugu. Jarrera irmoa dugu negoziazioetan, baina ez dugu hausturarik nahi”, ziurtatu du Tsiprasek Syrizaren talde parlamentarioaren aurrean.

Halere, nabarmendu du bere Gobernuak ez duela “xantaiarik egiten”, ezta “inolako xantaiarik onartuko” ere.

Lehen ministroaren arabera, Greziak atzo Eurotaldeak aurkeztutako proposamenari uko egin zion, ez zuelako bakarrik “memorandumaren (erreskatea) neurriak aplikatzea, bazik eta neurriz kanpoko superabita eta pribatizazioak ere”.

Horren ildotik, Tsiparesk nabarmendu egin du agiri horrek aurretik Pierre Moscovici Ekonomia eta Moneta Arazoetarako komisarioak aurkeztutakoa ordezkatzen duenez, “Grezia ez ezik, Europa osoa ere arriskuan jartzen duen jendea dagoela erakusten du”.

“Baikorrak gara, eta duintasun ezaren garaira itzultzea saihestuko duen akordioa helduko delakoan gaude. Ez dago atzerabueltarik”, esan du. Gainera, “konponbidea ez da teknokratek ekarriko, baizik eta ordezkari politikoek”.

Albisteak (2)

Bideoak (2)