Itxi

Greziaren erreskatea

Alemaniak ez du onartu Greziaren laguntza 6 hilabetez luzatzea

Erredakzioa

Berlineko Gobernuaren arabera, “Atenasen gutuna ez da pisuzko irtenbidea lortzeko proposamen bat”.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alemaniak errefusatu egin du Greziako Gobernuak erreskatearen laguntza beste sei hilabetez luzatzeko egindako eskaria, Atenasen gutuna ez delako "pisuzko irtenbidea lortzeko proposamen bat".

Proposamena "zubi egitasmo bat" besterik ez dela uste du Alemaniak, ez dituela ofizialki bihar amaitzen den erreskate planaren "exijentziak" betetzen, Martin Jager Finantza Ministerioaren bozeramaileak prentsa-ohar labur batean azaldu duenez.

Eskariak "ez du bat egiten astelehenean Eurotaldean adostutako irizpideekin", azpimarratu du.

Greziako Gobernuak proposamena helarazi dio gaur Bruselari, eta gutunean esaten du ez duela Eurotaldearen erreskate programaren luzapena eskatu, baizik eta kreditua beste sei hilabetez zabaltzea, Atenasen marra gorriak errespetatzen eta, era berean, kideek onartzeko moduan.

Eurotaldeak premiazko bilera egingo du bihar arratsaldean Bruselan.

ldean Bruselan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)