Irak
Estatu Islamikoak 21 kurdu kaioletan desfilatzera behartu ditu
Erredakzioa
Taldeak “Fededunen bihotza osatzen” izeneko bideo bat plazaratu du, "peshmergei abisua" emateko.
Estatu Islamikoa erakunde jihadistak azken orduetan plazaratu duen bideo baten arabera, 21 gerlari kurdu peshmerga kaioletan desfilatzera behartu eta ditu Krikuk (Irak) hirian zehar, CNN kate estatubatuarrak zabaldu duenez.
Bideoan, hainbat gatibu peshmergari egindako elkarrizketak ikus daitezke. Galderak gizon batek egiten ditu, Estatu Islamikoaren logoa duen mikroa eskuan duela.
CNNren hitzetan, bideoa “Estatu Islamikoaren beste bideo batzuen ildo berekoa da”, “Fededunen bihotza osatzen” du izena, kurdueraz egina eta arabierako azpitituluekin.
“Hau abisua da peshmergentzat: armak utzi ezean, haien (gatibuen) etorkizuna izango duzue. Kaiolan edo lurrazpian”, dio bozeramaleak.