Bilera Rigan
Erreformen plana 'bizkortzeko' eskatu dio Euroguneak Greziari
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, Atenasen eta hartzekodunen artean “desadostasunek” jarraitzen dutela baieztatu du Varoufakisek, baina akordioa azkar lortuko dutela ziurtatu du.
Tonu ?oso kritikoan? troikarekin negoziazioak ?bizkortzeko? eskatu diote Euroguneko Ekonomia ministroek Yanis Varoufakis Greziako Ekonomia ministroari, ?denbora amaitzen ari delako?. Erreskatearen laguntza tartea desblokeatzeko erreforma plana eskatzen dio EBk Greziari.
?Argia izango naiz: eztabaida oso kritikoa izan da?, adierazi du Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak Rigako bilera amaitu eta gero. Negoziazioetan aurrerapausorik ez eta Varoufakis gaitzetsi ote duten galdetu diote kazetariek Dijsselbloemi.
Bestalde, Atenasen eta hartzekodunen artean ?desadostasunek? jarraitzen dutela baieztatu du Yanis Varoufakis Greziako Ekonomia ministroak, baina akordioa azkar lortuko dutela ziurtatu du.
?Zaila izango da eta ados gaude horretan, baina gertatuko da eta azkar gertatutako da, dugun aukera bakarra delako?, ziurtatu du Varoufakisek.
Dijsselbloem: ?Premia sentsazio handia egon da?
?Emaitza positiboak entzutea eta erabakitzeko akordio bat espero genuen, eta oraindik oso urrun gaude. Honenbestez, eztabaida oso kritikoa da eta premia sentsazio handia egon da egongelan?, goraipatu du Dijsselbloemek.
Draghi, Moscovici, Dijsselbloem eta Regling. Argazkia: EFE
Bestalde, Greziako Gobernu berriaren taktika negoziatzaileek troikako erakundeetan ?frustrazioa? sortu dutela esan du Luis de Guindos Ekonomia ministroak. Bileran ?zalantzak?, ?ziurgabetasunak? eta ?premiak? agerian utzi dituzte ministroek.
Frustrazioa
Bilera hasi baino lehen dagoeneko, Eslovakiako, Austriako eta Lituaniako ministroek publikoki frustrazioa azaldu dute, elkarrizketan aurrerapausorik ez dagoelako.
Akordio bat lortu bitartean, Greziari erreskatearen azken tarteko (7.200 milioi euro) zentimorik emango ez diotela ohartarazi du Eurotaldeko buruzagiak. Ordainketa partzialik izango ez dela erantsi du Dijsselbloemek.
Greziako bankuek likidezia eskuratzeko duten baldintzak zorroztera behartu dezakete gordailuen ihesak eta ezegonkortasunak, Mario Draghi Europako Banku Zentralaren (EBZ) presidenteak ohartarazi duenez.