Itxi

Immigrazioa

Italiara zihoazen 220 etorkin erreskatatu dituzte Libian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Guztiak gizonezkoak dira, eta Saharaz hegoaldekoak direla diote. Udaren eta eguraldi onaren ondorioz, litekeena da etorkin-fluxuak areagotzea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Italiako itsas-agintariek bi ontzietan Italiara zihoazen 220 etorkin erreskatatu dituzte Libiako uretan, Italiako kostazainek ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

Etorkinak ostiralean erreskatatu dituzte, eta gaur 07:00ak aldera (05:00 GMT) eraman dituzte Lampedusara kostazaineko bi patruiletan. Guztiak gizonezkoak dira, eta Saharaz hegoaldekoak direla diote.

Etorkinak erreskatatzeko lanak Italiako kostazainen laguntzarako Zentro Nazionaleko egoitza nagusiak koordinatu ditu.

Afrikatik datozen etorkin-boladak jasotzen jarraitzen du Italiak. Haren kokapen geografikoa dela eta, Afrikaren eta Europaren arteko zubi bihurtu da Italia. Etorkin horiek euren herrialdeetan izaten ari diren gatazketatik ihes egiten dute.

Halaber, udaren eta eguraldi onaren ondorioz, litekeena da etorkin-fluxuak areagotzea eta joan den apirilaren 19an izandako tragedia bera berriro jazotzea. Orduan, 850 lagun inguru hil ziren itota, ontzia hondoratu ostean.

Albisteak (3)

Bideoak (1)