Bidaia ofiziala
Frantzisko aita santuak Kuba bisitatuko du irailaren 19tik 22ra
Agentziak | Erredakzioa
Habana, Holguin eta Santiago bisitatuko ditu Kubako ekialdean. Bidaia historikoa da; izan ere, uhartearen eta AEBen arteko harremanak onbideratzeko bitartekaritza lanak egin zituen Frantziskok.
Frantzisko aita santuak Kuba bisitatuko du irailaren 19tik 22ra bitartean, Kubako Gotzain Katolikoen Konferentziak (COCC) gaur jakitera eman duenez. Ondoren Ameriketako Estatu Batuetara joango da.
Bidaian, Habana, Holguin eta Santiago bisitatuko ditu Kubako ekialdean. Bidaia historikoa da; izan ere, uhartearen eta AEBen arteko harremanak onbideratzeko prozesuan bitartekaritza lanak egin zituen Frantziskok.
Raul Castro Kubako presidentea aita santuarekin Vatikanoan bildu eta egun bat geroago bidaiaren berri eman dute. Kubaren eta AEBen arteko harreman diplomatikoak berreskuratzeko prozesuan Frantziskoren inplikazio pertsonala eskertu zuen Castrok.
Bisitari Habanan emango dio hasiera aita santuak, eta ondoren “Holguin hiria, Kobrearen Santutegira eta Santiago hirira” joango da. Bertatik Ameriketako Estatu Batuetara joango da.
tara joango da.