Itxi

Lurrikara Nepalen

Nepalen dauden EAEko 3 herritarrak onik daude

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak Bulgarian, bisita ofizialean, adierazi duenez, Nepalen dauden 152 espainiarrak topatu dituzte, eta onik daude, “Jainkoari esker”.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi berri duenez, Nepalen zeuden hiru euskal herritarrekin harremanetan jarri dira; ondo daude. Baliteke, baina, herrialdean euskal herritar gehiago egotea.

Bestalde, Nepalen gaur izan den lurrikararen ostean Espainiako Gobernuak azaldu duenez, han dauden 152 espainiarrak lokalizatuta ditu. Richter eskalan 7,4 graduko astindua izan da gaur Katmandu iparraldean, Pokhara eskualdean.

Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri Gaietarako ministroa Bulgarian dago, bisita ofizialean, eta bertan esan duenez, Nepalen dauden 152 espainiarrak topatu dituzte, eta onik daude, ?Jainkoari esker?.

Lurrak gogor astindu du gaur berriro Nepal, apirilaren 25ean egin zuen bezala ia (7,8koa izan zen ordukoa). Richter eskalan 7,4 graduko lurrikara izan da goizean, nazioarteko agentziek jakinarazi dutenez. Asiako herrialdea apirilean izandako lurrikaratik sendatzen zebilen oraindik. Azken balantze ofizialaren arabera, 8.000 lagun hil eta 17.000 zauritu ziren, eta herrialdea, batez ere Katmandu, erabat suntsituta dago.

Albisteak (3)

Bideoak (1)