EBZ
Grezia Eurogunean nahi du Europako Banku Zentralak
Agentziak | Erredakzioa
Hala ere, baldintzak daudela ohartarazi du Mario Draghik. 2015erako eta 2016rako hazkunde aurreikuspenei eutsi die EBZk.
Europako Banku Zentralak Eurogunean nahi du Grezia, Mario Draghi EBZko presidenteak asteazken honetan esan duenez. Hala ere, baldintzak daudela ohartarazi du Draghik.
EBZko presidenteak aurreratu duenez, zorra erosteko programa goitik behera beteko dute; horrez gain, iragarri du interes tasa % 0,05ean mantenduko dutela.
Prentsaurreko horretan hazkunde aurreikuspen inguruan ere aritu da Draghi, eta esan du 2015erako eta 2016rako hazkunde aurreikuspenei eutsiko diela Europako Banku Zentralak. Inflazio aurreikuspenak, baina, hiru hamarren igo dituzte, % 0,3ra.
Draghik azpimarratu egin dute entitateak zor kopuru handia erosiko duela, bereziki zor publikoa, 2016ko iraila arte, eta, betiere, inflazioa % 2ra igo arte.
Grezia
Grezia euroan jarraitzeaz, Draghik esan du ''akordio sendo'' bat lortzea dela baldintza, akordio horrek bermatu dezan Greziako ekonomiaren hazkundea, finantza publikoen jasangarritasuna, justizia soziala eta finantzen egonkortasuna.