Lurrikara
Bi espainiarren gorpuak identifikatu dituzte Nepalen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, beste 55 lagunen gorpuak ere aurkitu dituzte, apirileko lurrikararen ondorioz elurraren azpian harrapatuta geratu izandakoak.
Nepalgo Poliziak apirilaren 25eko lurrikaraz geroztik falta ziren bi espainiarren gorpuak identifikatu ditu Rasuwa barrutian. Maria Isabel Ortiz Sanz eta Miguel Angel Pizarro Barreiro dira hildakoak.
Azken egunotan 55 gorpu erreskatatu dituzte Nepalgo Langtango haranean, tartean lau atzerritar: bi espainiar, alemaniar bat eta herbeheretar bat.
Apirilaren 25eko lurrikarak Langtango harana erabat suntsitu zuen luizi izugarri bat eragin zuen, hain zuzen ere, herrialdeko gune turistiko garrantzitsuenetako batean.
Satendra Yadav Rasuwa barrutiko polizia-inspektoreordeak azaldu duenez, "beste 150 bat lagunek desagertuta jarraitzen duten -lau espainiar- zonaldean aurkitu ditugu espainiarren bi gorpu horiek", azaldu du.
Langtangeko haranean txangoa egiten zebilen sei espainiarrak Mixel Pizarro, Isabel Ortiz, Sabino Fernandez, Jesus Monteirin, Egidio Garcia eta Angel Hernandez Muñiz dira.
Espainiarrak aurkitzeko maiatzean izandako bilaketa-lanetan parte hartu zuten guardia zibilek zonaldea "ikaragarri"tzat jo zuten, elur-jausi baten ondorioz, dena suntsituta geratu ostean.
Nepal gogor astindu zuen lurrikara apirilaren 25ean jazo zen, eta Ritcher eskalako 7,8 gradukoa izan da, azken 80 urtetan izandako lurrikararik hondatzaileena. Azken zenbaketen arabera, egun hartako lurrikarak eta maiatzaren 11an izandako 7,3 graduko erreplikak 8.000 hildakotik gora utzi zituzten, eta 22.000 zauritu baino gehiago.