Itxi

G7-ren goi-bilera Alemanian

Merkel: 'Greziaren erreskatea konpontzeko denbora asko ez da geratzen'

Agentzia | Erredakzioa

Hartzekodunekin akordio batera heltzeko Atenasek “erreforma garrantzitsuak” egin eta “erabaki politiko gogorrak” hartu beharko dituela adierazi du Barack Obama AEBetako presidenteak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Greziarekin akordio batera heltzeko ?denbora askorik geratzen ez? dela eta ?egun bakoitza? aprobetxatu behar dutela ohartarazi du Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak astelehen honetan. Hala ere, Europako elkartasunaren truke Atenasek erreformak egin beharko dituela argi utzi du Alemaniako buruzagiak.

?Mahai inguruan dagoen mundu guztiak Greziak eurogunean jarraitzea nahi du?, ziurtatu du Merkelek G7ren goi-bilera amaitu eta gero. Eurogunea ?arauetan? oinarritzen dela erantsi du Alemaniako agintariak. Horregatik, EBren elkartasunaren truke ?Greziak neurriak hartu beharko ditu?, erantsi du.

Merkelen hitzetan, troikaren erakundeek (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa) ?jarrera komuna? dute orain eta hori ?aurrerapauso handi? bat da.

Hala ere, eskaintza bateratu hori ?zentzugabea? dela adierazi du Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak. Merkelen esanetan, eskaintza negoziazioen oinarria da.

Greziaren krisia G7ren goi-bileran aztertu dutela baieztatu du Alemaniako kantzilerrak. EBko herrialdeek AEB, Japonia eta Kanadari negoziazioen berri eman dietela gaineratu du, baina gaiari ?denbora askorik? eskaini ez diotela ziurtatu du.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE

Greziak ?erabaki gogorrak? hartu behar dituela esan du Obamak

Bestalde, hartzekodunekin akordio batera heltzeko Atenasek ?erreforma garrantzitsuak? egin eta ?erabaki politiko gogorrak? hartu beharko dituela adierazi du Barack Obama AEBetako presidenteak.

Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EFE

Obamaren ahotan, konponbide bat aurkitzeko ?premiazko sentimendu? bat dute alde guztiek.

?Greziarrek erabaki politiko gogorrak hartu eta bete beharko dituzte, baina epe luzera erabaki onak izango dira?, nabarmendu du AEBetako buruzagiak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)