Gatazka armatua
Milaka errefuxiatu pilatuta Siria eta Turkiako mugan, gatazkatik ihesi
Agentziak | Erredakzioa
Hainbeste lagun elkartu direnez, Turkiak muga zabaldu behar izan du berriz, hainbat egun itxita izan eta gero. Ankararen kalkuluen arabera, 10.000 bat lagunek zeharkatuko dute muga datozen orduotan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Milaka pertsona heldu dira azken egunotan Turkia eta Siria herrialdeen arteko mugara, Herriaren Babes Unitateen (YGP) -Siriako milizia kurdu handiena- eta Estatu Islamiarraren arteko gatazkatik ihesean.
YPGak AEBek gidatutako nazioarteko aire-laguntzaren babespean dira eta aurrerapauso handiak lortu dituzte azken egunetan Ragga probintzian, jihadisten bidea mehatxatuz, Ragga baita haien "benetako" hiriburua.
Hainbeste lagun elkartu direnez, Turkiak muga zabaldu behar izan du berriz, hainbat egun itxita izan eta gero. Ankararen kalkuluen arabera, 10.000 bat lagunek zeharkatuko dute muga datozen orduotan.
Mugaren irekiera Numan Kurtulmus Turkiako lehen ministrordeak adierazpenak egin eta hiru egunera etorri da. Kurtulmusek muga ixteko erabakiaren berri eman zuen "hondamendi humanitariorik" ez zegoela argudiatuta.
Halere, Tanju Bilgic Kanpo Arazoetarako Ministerioaren bozeramaleak esan duenez, "ez dago aldaketarik" errefuxiatu siriarrenganako politikari dagokionez. "Gaur arte, Turkiak ateak zabaldu dizkie Siriatik datozenei. Hondamendi humanitarioa da".
Bestalde, Giza Eskubideen Behatoki Siriarrak elkarlanean aritzeko eskatu die Nazio Batuen Erakundeari eta Turkiako agintariei, mugan ez aurrera ez atzera geratu diren milaka siriarrei sartzen utz diezaieten.