Greziako erreferenduma
Samarasek dimisioa eman du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lehen ministro ohiak alderdiko bigarrenari, Evangelos Meimarakisi, pasatu dio lekukoa.
Greziako oposizioko buruak, Antonis Samaras lehen ministro ohi eta Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreko buruzagiak, dimisioa eman du, igandeko erreferendumean herritarrek nazioarteko erakundeen proposamenari 'ez' esan eta gero. Samarasek baietzaren aldeko kanpaina egin zuen.
Lehen ministro ohiak Evangelos Meimarakis alderdiko bigarrenari pasatu dio lekukoa, ANA-MPA agentziak jakinarazi duenez.