Itxi

Krisia Grezian

Atenasek 12.000 milioi euroko erreformak aurkeztuko dizkio euroguneari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Besteak beste, balio erantsiaren eta elkarteen gaineko zergak igoko ei ditu Tsiprasen Gobernuak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Greziako Gobernua batzartu egin da gaur goizean, hirugarren erreskatearen truke euroguneari aurkeztu behar dion erreforma-sorta adosteko, bertako hedabideek jakinarazi dutenez.

Atzo, Alexis Tsipras lehen ministroaren Exekutiboak gutun bat igorri zion Europako Egonkortasun Mekanismori (MEDE), hiru urteko erreskate bat eskatzeko, eurogunean jarraitzea helburu.

Halaber, gaur erreformak zeintzuk izango diren zehaztuko dituela aurreratu zuen.

Greziako egunkarien arabera, Tsiprasek 12.000 milioi euroko erreformak aurkeztuko ditu, hurrengo bi urteetan ezartzeko. Besteak beste, balio erantsiaren eta elkarteen gaineko zergak igoko ei ditu.

Neurri horiek polemika ekar lezakete Syriza alderdiaren barruan. "Ez dugu nahi austeritate gehiago ekarriko lukeen beste erreskate bat", adierazi du Panagiotis Lafazanis Energia ministroak.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)