Itxi

Dokumentazioa

Greziak proposatutako erreformaren puntu nagusiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Besteak beste, zerga zuzenak eta zeharkakoak igotzea, kotizazioak handitzea eta pentsioak murriztea proposatu du Tsiprasen gobernuak.

Alexis Tsiprasen artxiboko argazkia. Irudia: EFE

Atenasek proposamen berri bat aurkeztu die Europako bazkideei. Erreforma berria Europako Batzordeak eskatutakoarekin bat dator.

Besteak beste, zerga zuzenak eta zeharkakoak igotzea, kotizazioak handitzea eta pentsioak murriztea proposatu du Tsiprasen gobernuak.

Hauek dira Tsiprasek proposatutako neurri nagusiak:

- 12.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituztenei % 11tik % 15era igoko zaie PFEZ zerga. Diru-sarrera handiagoak dituztenena % 33tik % 35era igaroko da.

- Liburuei, botikei eta antzerkiari ezartzen zaion BEZa % 6ra murriztuko da. Oinarrizko jakiek, hotelek, energiak eta urak % 13ko BEZa izango dute. Gainerakoei, baita jatetxeei ere, % 23ko BEZa ezarriko zaie. Egun, jatetxeek % 13ko BEZa dute.

- Egeo itsasoan dauden uharteetan BEZak duen % 30eko murrizketa urrian desagertuko da. Urrunen dauden uharteetan bakarrik jarraituko dute murrizketa horrekin.

- Sozietateen gaineko zerga % 26tik % 28ra haziko da. Kargaren % 100a aurrez ordaindu beharko da.

- Nekazariek gasolioan duten laguntza desagertu egingo da apurka-apurka.

- 2017a bitartean, mailaz mailako desagerpena izango dute nekazariei ezartzen zaizkien zerga-salbuespenek.

- Luxuzko produktuen gaineko zerga % 11tik % 13ra igoko da. 2014ko errentan atzeraeraginezko efektua izango du. Hemendik aurrera, 5 metrotik beherako luzera duten ontziei ere eragingo die zergak.

- Aurretiko erretiroaren sistema pixkanaka desagertuko da, eta berehalako eragina izango du. Neurri horretatik kanpo geratuko dira arrisku handiko lanbideak dituztenak, eta urritasunen bat duten seme-alaben amak, nahiz eta zigor-sistema ezarri. 2022. urterako, erretiro adina 67 urtekoa izatea lortu nahi du Gobernuak. 40 urtez kotizatu duten langileek 62 urterekin hartu ahalko dute erretiroa.

- Pentsiodunek osasun zerbitzuari egin beharreko kotizazioak % 6ra igoko dira.

- 2021a bitartean izoztu egingo dira pentsioak (baldintza nominalean).

- Pentsio baxuenak dituztenei (EKAS) ematen dizkieten laguntzak 2019ko abenduaren 31a bitartean desagertuko dira.

- Pentsio osagarriak bateratu egingo dira. Langileen ekarpenekin finantzatuko dira espresuki.

- Telebistako publizitatearen gaineko zerga ezarriko da.

- Eskualdeetako aireportuak, trenbideak, portuak eta autobide bat berehala pribatizatuko dituzte.

Albisteak (3)