Itxi

Grezia

Syrizak babestu egin du irailean ezohiko biltzarra deitzea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alexis Tsiprasek proposatu du biltzarra, koalizioaren estrategia adosteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Syrizako Batzorde Zentralak babestu egin du irailean koalizioaren ezohiko biltzarra deitzeko Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak egindako proposamena.

Koalizioaren buruek 12 ordu eman dituzte negoziatzen, barruan dagoen zatiketaren erakusle, baina azkenean oniritzia eman diote biltzarra irailean deitzeari.

Sektore kritikoak berehala egin nahi zuen biltzarra, Gobernuak nazioarteko hartzekodunekin negoziatzen jarraitu behar duen erabakitzeko, baina Tsiprasek irailerako utzi nahi zuen.

Panayotis Lafazanis Energia ministro ohi eta sektore kritokoaren bozeramaileak eurogunean jarraitzea “dogma” bihurtu izana egotzi dio lehen ministroari.

Tsipras: 'Ez zegoen B planik euroa uzteko'

Bestalde, Tsiprasek adierazi du ez zutela "B planik" euroa uzteko, eta alternatibek "larrialdi egoerari aurre egitea" zutela gaineratu du. Oposizioak Parlamentuan egindako galdera bati erantzunda esan ditu hitzok.

Azken egunetan, Yanis Varufakis ministro ohiak azaldu du bere B planak likidezia arazoei aurre egitea zuela helburu, eta ez Grezia eurogunetik ateratzea.

Albisteak (2)

Bideoak (1)