Itxi

Siziliako itsasartean

1.800 etorkin erreskatatu dituzte Italian, bost lagun hilda zeuden

Agentziak | Erredakzioa

Erreskatea Libiako kostaldetik 30 bat itsas-milara egin dute, Italiako Kostazainek koordinatutako operazioaren baitan.

Etorkinak Sizilian, erreskatatuak izan eta gero. Artxiboko irudia: EFE

1.800 etorkin erreskatatu dituzte larunbat arratsaldean Mediterraneo itsasoan, Italiako Kostazainek koordinatutako operazioan. Halere, horien artean bost hilotz topatu dituzte erreskatatzaileek.

Etorkinak Italiarako noranzkoan zihoazela erreskatatu dituzte eta, bertoko hedabideen arabera, arriskuan zeuden.

Zortzi itsasontzitan banatuta topatu dituzte, eta erreskatearen unean Libiako kostaldetik 30 bat itsas-miliara zeuden.