Krisia Grezian
Atenasko burtsak % 16,23ko jaitsierarekin bukatu du lehen eguna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Greziako Gobernuak duela hilabete agindu zuen burtsa ixtea, erreferenduma deitu eta gero.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Atenasko burtsak berriz ere ireki ditu ateak gaur, bost astez itxita egin eta gero, eta saioaren lehen minutuetan % 22,87 egin du behera. Inoizko jaitsiera handiena da. Itxieran, aldiz % 16,23 jaitsierarekin bukatu du eguna, kapitalen gaineko kontrola ezarri osteko lehen egunean.
Batik bat, bankuak ari dira behera egiten. Adibidez, National Bank of Greece eta Piraeus Bank erakundeak % 30 jaitsi dira.
Atenasko burtsak ekainaren 26an egin zuen azken saioa, Greziako Gobernuak bankuak ixtea eta kapital kontrolak ezartzea agindu baitzuen, erreskateari buruzko erreferenduma deitu eta gero.
Bankuak itxi eta gero, finantza operazioak etenda geratu ziren, eta, ondorioz, burtsek ezin zuten jardun.