Atentatuak Parisen
Estatu Islamikoa: 'Paris nahi dugu, Erroma edo Al-Andalusen aurretik'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Estatu Islamikoak zenbait bideo argitaratu ditu, Frantzia, Italia, Espainia, Belgika, Australia eta AEBri, besteak beste, mehatxu egiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Estatu Islamikoak beste bideo bat argitaratu du gaur, bere helburuen artean, Erroma edo Al-Andalus baino lehen, Paris dagoela esateko.
“Guk nahiago dugu Paris, Erroma edo Al-Andalusen aurretik”, adierazi du Europa Pressek zabaldutako bideoan.
Erroma eta Al-Andalus jihadisten betiko helburuak dira, lehendabizikoa Aita Santuaren bizilekua delako, eta bigarrena, Islamaren zabalkundearen garaian lurralde historikoa zelako.
Sirian bonbardaketak egiten dituzten herrialdeak ere mehatxatu dituzte bideoan.
“Gurutzadaren kanpainan parte hartzen ari diren herrialdeei esan nahi diegu Frantziak bizi izan duen moduko eguna izango dutela; Frantzia erdigunean, Parisen, kolpatu dugun moduan, AEB ere Washingtonen kolpatuko dugu”, ohartarazi dute.