Itxi

Parisko atentatuak

EIren aurkako erasoak koordinatzea adostu dute Frantziak eta Errusiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Errusiak jada areagotu ditu Estatu Islamikoaren aurkako bonbardaketak.

François Hollande eta Vladimir Putin, G20ren bileran. EFE

François Hollande eta Vladimir Putin Frantziako eta Errusiako presidenteek Estatu Islamikoaren aurkako ekintza militarrak koordinatzea adostu dute.

Bi agintariek telefonoz hitz egin dute, eta bi herrialdeen arteko lankidetza hilaren 26an egingo duten bilera batean zehaztuko dutela hitzartu dute.

Errusiak areagotu egin ditu gaur Sirian Estatu Islamikoaren aurkako bonbardaketei.

“Aire eraso masiboa egin dugu Estatu islamikoaren aurka; aire misioen kopurua bikoiztu egin dugu”, azaldu du Serguei Shoigu Defentsa ministroak.

Atzo Frantziak egin bezala, Errusiak Raqqa probintzian egin ditu gaur erasoak.

Putinek bonbardaketak areagotzea agindu du gaur, urriko amaieran Egipton jazotako hegazkin istripua (224 pertsona hil ziren) atentatu terrorista izan zela jakin eta gero.

Horren ondoren, Putinek telefonoz hitz egin du Hollanderekin, eta ekintza militarrak koordinatzea adostu dute.

Albisteak (3)