Itxi

Frantzia

Parisko atentatuen egile intelektuala Saint-Denisen hil zuten

Agentziak | Erredakzioa

Frantziako Fiskaltzak baieztatu duenez, Poliziak hildakoen artean dago Abdel Hamid Abaaoud.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Abdel Hamid Abaaoud Parisko atentatuen ustezko egile intelektuala Saint-Denisko sarekadan hil zuen Poliziak, Frantziako Fiskaltzak jakitera eman duenez.

Estatu Islamikoaren ekintzailea "formalki identifikatu" dutela jakinarazi du Fiskaltzak.

Abaaoud Saint-Denisko etxebizitza batean gotortuta zegoen susmoa zuen Frantziako Poliziak, eta horregatik abiatu zuen atzo goizaldean operazio erraldoia. Inguratuta zituztela ikusita, emakume batek soinean zeramatzan lehergailua zartarazi zuen. Handik gutxira, beste gizon bat hil zuen Poliziak, granadak jaurtita. Gizon hori Abbaoud zela baieztatu du orain Fiskaltzak.

The Washington Post AEBko egunkariak asteazkenean iragarri zuen Abbaaoud hilda zegoela, baina Frantziako agintariek ez dute gaur arte baieztatu.

"Ardura nagusia"

Bernard Cazeneuve Barne ministroaren arabera, Abaaoudek Parisko atentatuen "ardura nagusia" zuen.

Abaaoud hilda dagoela baieztatu eta minutu gutxira eskainitako prentsaurreko batean, Cazeneuvek azaldu du Parisko atentatuen burua aurten galarazitako lau atentatu saiakeratan ere nahasita zegoela.

Horren ildotik, jihadista batek apirilean Parisko kanpoaldean eliza baten aurka egindako eraso saiakerarekin lotura duela esan du ministroak. Emakume bat hil zuten orduan.

Halaber, aurten Turkiatik Frantziara joandako jihadista batekin ere harremana zuela gaineratu du.

Gainera, abuztuaren 21ran, Amsterdam-Paris bidea egiten ari zen Thalys tren baten aurkako antetatu saiakera Abaaoudek antolatu ote zuen ere ikertzen ari dira.

Azkenik, Istanbulen atxilotutako eta atentatu bat prestatzen ari zen beste jihadista batekin ere lotura izan lezakeela uste dute.

Cazeneuveren esanetan, abuztuan Frantzian atxilotutako jihadista batek aitortu egin zuen Abaaoudek "Frantziaren edo beste herrialde europar baten aurka" atentatu bat egitea agindu ziola. Hedabide batzuen arabera, dantzaleku bati erasotzea agindu zion, zehazki.

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)