Itxi

Lurrikara

400 lagun baino gehiago hil egin dira Txilen izan den lurrikaran

Erredakzioa

Seismoak 8 gradu baino gehiagoko indarra izan du eta azken 30 urteetako larriena izan da. Lurrikararen epizentroa itsasoan jazo da, 59,4 kilometrotako sakoneran.

Richter eskalan 8,8 graduko lurrikara batek Txile astindu du. Estatu Batuetako Institutu Geologikoaren (USGS) arabera, epizentroa itsasoan egon da, hiriburuaren hegoaldetik 300 bat kilometrotara.

Carmen Fernandez Larrialdietarako Bulego Nazionalaren zuzendariak adierazi duenez, 400 pertsona baino gehiago hil dira lurrikararen ondorioz eta izan daiteke kopuru hori igotzen jarraitzea.

Lurrikara 06:34etan (GMT) jazo da eta minutu bateko iraupena izan du. Bere eraginak Santiagon nabaritu dira, izan ere, hiria argirik gabe geratu da eta jendea kalera atera da.

"Tsunamia sortu da"

Halaber, USGS-k adierazi duenez, epizentroa itsasoan jazo da, 59,4 kilometrotako sakoneran. Hori dela eta,&' || 'nbsp;AEBtako Ozeano Bareko Abisu Zentroak jakinarazi duenez, Txile eta Peru tsunami alerta egoeran daude eta Ekuador, Kolonbia, Panama, Costa Rican eta Antartidan zainketa abisua ezarri dute.

"Itsasoaren mailak tsunamia sortu dela adierazten du. Hondamendia ekarri dezake epizentrotik hurbileko inguruetan baina urrunago dauden inguruetan ere mehatxu bat izan daiteke".

Erreplikak

Momentura arte, 8,8 graduko lurrikararen ostean, 5 gradu baino gehiagoko 19 erreplika jazo dira Txilen, horietako bost 5 gradu baino gehiagokoak izanik.

Zerbitzu elektrikoa eta komunikabideak

Zerbitzu elektrikoa eta komunikazioak itxirik daude eta eraikuntza batzuk eraitsi egin dira.

Suhiltzaile eta polizia taldeak Santiagoko kaleak arakatzen ari dira eta herritarrei argibideak ematen ari diete bozgoragailuen bidez.

Lehenengo informazioen arabera, lurrikara Txilen eta Argentinako hainbat lekutan nabaritu izan da.

Hondamendi gunea

Michelle Bachelet Txileko presidenteak hondamendi gunea izendatu ditu Maule eta Biobio. Edmundo Perez Yoma Barne ministroarekin eta Txileko Larrialdieratako Bulego Nazionalaren zuzendaritzarekin bildu da premiazko bilera batean, "La Tercera" egunkariak adierazi duenez.

Bideoak (2)