Itxi

Errefuxiatuen krisia

27 errefuxiatu gehiago hil dira Turkiatik Greziara bidean

agentziak | erredakzioa

Lesbosera iristeko erabiltzen ari ziren ontziak hondoratu egin dira, eta hilotzak Turkiako hondartzetan agertu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gutxienez 27 pertsona hil dira, itota, Turkiatik Greziara bidean zihoazenean itsasontziak hondoratuta, Turkiako jendarmeriak jakitera eman duenez.

17 hilotz Ayvalik barrutian aurkitu dituzte eta gainerako hamarrak, berriz, Dikili barrutiko kostaldean, jendarmeriako ofizial batek Reuters albiste agentziari adierazi dioenez.

Kostazainek eta jendarmeriak 12 lagun erreskatatu dituzte gaur itsasotik eta arrokatatik.

2015ean milioi bat errefuxiatu baino gehiago heldu ziren Europara itsasoz eta horietatik 850.000k itsasontzian egin zuten Turkia eta Grezia arteko bidea. gainera, 3.770 pertsona hil ziren bidaia horretan, horietatik 805 Egeo itsasoan.

Albisteak (4)

Bideoak (1)