Itxi

Afrika

Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu izendatu du Afrika

agentziak | erredakzioa

Berriro izendatu du, eta Liberiatik Afrika mendebalde osora zabaldu du neurria, baina ohartarazi du kontuz jokatu beharra dagoela oraindik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu eremu izendatu du berriro Liberia, azaroan beste kasu bat atzeman ostean, berrogeialdia igarota, baina ohartarazi du kontuz jokatu beharra dagoela oraindik, kasu berriak agertzeko arriskua dagoelako.

"Transmisio kate guztiak eten ditugu Afrika mendebaldean", iragarri du erakundeak, eta, horrela, amaitutzat eman du 2014an eta 2015ean Liberia, Ginea eta Sierra Leona jo zituen ebolaren agerraldia.

"Lana ez da amaitu, eta agerraldiak egotea espero dugu; horregatik, oso garrantzitsua da zaintza eta erantzun sistemei eustea datozen hilabeteetan", azaldu du Munduko Osasun Erakundeak, eta hiru herrialdeetan "ebola agerraldi txikiak izateko arrisku handia" dagoela azpimarratu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)