Itxi

Afrika

Sierra Leonak baieztatu egin du hildako gaixoak ebola zuela

Agentziak | Erredakzioa

Munduko Osasun Erakundeak atzo Afrikako mendebaldea ebolatik libre zegoela adierazi ostean jakin da albistea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sierra Leona iparraldean hildako gaixoak, ebola izan zezakeela uste zenak, positibo eman du azterketan. Hala adierazi du ostiral honetan Afrikako herrialde horretan ebola birusari buruz dagoen zentroko bozeramaile batek. Adierazpen hori Munduko Osasun Erakundeak (MOE) berak berretsi du.

Sierra Leonako Osasun Ministerioak aurreko egunetan eman zuen jakitera Tonkolili barrutian (herrialdearen erdialdea) gertatutako heriotza bat ebolaren ondorioz jazo ote zen ikertzen ari zela.

Birus hilgarriaren beste kasu baten berria, hain justu ere, MOEk Afrikako mendebaldea ebolatik libre zegoela adierazi eta biharamunera ezagutu da. Adierazpen hori egin zuen Liberian azaroan ezagutu zen ebolaren azken kasuaren ostean izandako berrogeialdia bete eta gero.

Azaroaren 7an, Sierra Leona ebolatik libre zegoela adierazi zuten, eta ordutik hona herrialde hori 90 eguneko zaintza hobetuko aldian zegoen, otsailaren 5ean bukatzen zena.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)