Itxi

Zigorrak, bertan behera

Obamak, Iranekiko akordioaren harian: 'Mundua seguruago egongo da'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Diplomaziari esker lortu dugu erronka hori, Ekialde Hurbilean beste guda bat eragin gabe", esan du AEBko presidenteak Etxe Zuritik egindako adierazpenean.

Barack Obama AEBko presidentea. Argazkia: EFE

Irango programa nuklearra bertan behera uzteko asmoz, harekin adostutako nazioarteko akordioa defendatu du igande honetan Barack Obama AEBko presidenteak. Horri esker, Obamaren esanetan, "AEB, eskualdea eta mundu osoa oro har seguruago egongo da".

"Atzo erronka handia lortu genuen Iranek arma nuklearra izateko aukera saihesteko eta, are garrantzitsuagoa, diplomaziari esker lortu dugu, Ekialde Hurbilean beste guda bat eragin gabe", esan du AEBko presidenteak Etxe Zuritik egindako adierazpenean.

Iranen aurkako zigorrak kentzeko agindu exekutiboa sinatu du Obamak larunbat honetan. Aldi berean, Teherango Gobernuarekin hitzartutako akordioa indarrean sartu da. Akordio hori zeharo kritikatu du AEBko oposizio errepublikarrak.

Zigorrak bertan behera geratu dira 10 urtez tentsioz betetako harremanak izan ostean. Urteak eman dituzte negoziazioetan, bereziki azken hilabetetan, joan den uztailean 5+1 Taldeak (AEB, Frantzia, Txina, Erresuma Batua, Errusia eta Alemania) eta Iranek lotutako akordioa ezarri ahal izateko.

Lau preso estatubatuar, libre

Bestalde, Iranek aske utzitako lau preso estatubatuarraren inguruan ere mintzatu da Obama, eta "ospatzeko modukoa" dela gaineratu du.

The Washington Posteko kazetari Jason Rezaian, Amir Hekmati militar ohia, Saeed Abedini elizgizona eta Nosratollah Khosravi-Roodsari enpresaria dira Iranek askatutakoak, eta lehenengo hirurak AEBrako bidean daude jada, Iranetik Alemaniara hegazkinez bidaiatu ostean.

Zigorrak kendu arren, Obamak iragarri duenez, Iranek konpromisoak beteko dituen baieztatzeko, auzia "zaintzen jarraituko dugu".

400 milioi dolarreko zorra

Bestalde, AEBk 400 milioi dolar ordainduko dizkio Irani zorra batengatik, eta beste 1.300 milioi zorra horrek eragindako interesengatik, 1979ko Iraultza Islamikoaren ostean, Iranek planteatutako helegite baten harian, John Kerry AEBko Estatu-idazkariak gaur azaldu duenez.

Teherango Gobernuak Hagako Auzitegiaren aurrean salatutako auzia ebatziko du ordainketa horrek. Dena dela, Irani ezarritako zigorrak bertan behera geratu ostean, herrialde horrek milioi dolar jasoko ditu, eta diru horrek ez dauka loturarik arestian aipatutako ordainketarekin.

rdainketarekin.rdainketarekin.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)