Itxi

Alemania

Biziarteko kartzela zigorra 88 urteko SSetako kide ohi batentzat

Erredakzioa

II. Munduko Gerran, Holandan hiru zibil hiltzea leporatu diote Heinrich Boereri. Defentsak absoluzioa eskatu du iraganean krimen berdinagatik auzipetu zutelako.

Aquisgraneko Auzitegi batek biziarteko kartzela zigorra eskatu dio SSetako kide ohi bati II. Munduko Gerran hiru hilketa burutzea leporatuta.

Heinrich Boerek 88 urte ditu orain, eta 1944. urtean Hitlerren SSetako ''Feldmeijer'' komandoko kide zenean, hiru zibil holandarren hilketan parte hartu zuen.

Aquisgraneko Auzitegiko epaileek Filkaltzak ezarritako zigorra onartu dute. Defentsak absoluzioa eskatu du, iraganean krimen berdinengatik auzipetu baitzuten.