Itxi

Atentatu suizida

60 hildako Nigeriako errefuxiatuen kanpaleku baten kontrako atentatuan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Oraingoz inork ez du erasoa bere gain hartu, baina Boko Haram egon liteke atzean, bi ekintzaile suizidek egin baitute atentatua.

Ama-alabak Boko Haramen atentatu batek utzitako txikizioari begira. EFE

60 lagun baino gehiago hil dira Nigerian errefuxiatuen kanpaleku baten kontra egindako atentatu suizida batean. Erasoa Dikwa herrian (Borno estatuko hiriburutik 85 kilometrora, herrialdearen iparraldean) jazo da atentatua, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

Erasoa asteartean gertatu zen, baina Nigeriako telefonia sarean ohikoak diren matxuren ondorioz, gaur izan dute haren berri.

Gobernuko iturrien arabera, lehergailua aldean zeramatzaten bi emakume errefuxiatuen eremuan sartu ziren eta bonbak zartarazi zituzten. 60 lagun baino gehiago hil eta 80 zauritu ziren.

Oraingoz inork ez du erasoa bere gain hartu. Dena den, Boko Haram egon daiteke atentatuaren atzean, askotan erabili baititu emakumeak ekintzaile gisa. Azkenaldian, gainera, atentatuak sarriago egiten ari da talde terrorista.

Yemi Obasanjo Nigeriako presidenteordeak iragarri duenez, kanpalekuetako segurtasuna handituko dute Dikwako erasoaren ondotik. Obasanjok hildakoen senitartekoei doluminak eman dizkie. Haren hitzetan, "deitoragarria da oso bihotzik gabeko terroristek euren amorrua etxerik gabe geratu direnenei zuzentzea".

Albisteak (2)