Itxi

Estatu Batuak

Fiskaltzak helegitea jarri du Pablo Ibar auzian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Floridako Gorenak presoaren heriotza zigorra baliogabe uzteko erabakiaren aurka egin du Ministerio Publikoak.

Pablo Ibar. EFE

Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Floridako Auzitegi Gorenean, epaileek Pablo Ibar euskal jatorriko preso estatubatuarren heriotza zigorra baliogabe utzi ondoren.

Auzitegiak emandako ebazpenak beste epaiketa bat egitea ekarriko du.

1994.ean hiru pertsona hiltzeagatik zigortu zuten Ibar: taberna bateko jabea eta bi modelo. Ibarrek beti esan du errugabea dela.

Floridako Auzitegi Gorenean, hiru epailek zigorra baliogabetzearen aurka bozkatu zuten, eta lauk alde. Ibar hilketekin lotzeko "froga fisikorik" ez dagoela ebatzi zuten.

Halaber, hilketa jazo zen lekuan berreskuratutako kamisetan Ibarren DNA zantzurik ez zegoela gaineratu zuten. Hiltzaileak kamiseta horrekin garbitu zuen bere burua.

22 urteko borroka

Ibarri hiru pertsona hiltzeagatik zigortu zuten, eta berak beti ukatu egin du hiltzailea izatea.

1994ko uztailaren amaieran, Polizia Miramarreko etxe batean sartu zen, Floridako estatuan, eta bertan Casimir Sucharski etxearen jabea -eta taberna bateko jabea-, bi dantzarirekin batera, hilda topatu zituzten. Dantzariak Sharon Anderson eta Marie Rodgers deitzen ziren.

Ikerketa 1994ko abuztuaren 25ean bukatu zen, Seth Peñalver eta Pablo Ibarren deklarazioekin.

Bi akusatuen aurkako epaiketa Fort Lauderdaleen (Florida) egin zuten, 1997eko maiatzaren 5ean. Ondoren, 1998ko urtarrilaren 25ean baliorik gabe utzi zuten, epaimahaiak ez zuelako ados jartzea lortu. Gainera, 1999ko urtarrilaren 11an bigarren epaiketa egin zuten.

Epaimahaia osatzeko prozesuan, Ibarri esleitutako ofiziozko abokatua atxilotu zuten, haurdun zegoen emakume bati eraso egiteagatik, indarkeria matxistaren kasu batean. Akusatuak abokatua kargutik kentzeko eskaria egin zuen, baina auzitegiak uko egin zion. Geroago, beste eskari bat egin zuen, epaiketa atzeratzea eskatu zuen, eta onartu egin zioten. Seth Peñalverren epaiketak aurrera egin zuen eta heriotza-zigorra jaso zuen.

Pablo Ibarren aurkako hirugarren epailea 2000ko apirilaren 17an hasi zen, eta epaimahaiak errudun jo zuen, ekainaren 14an. Uztailaren 24an zigorra zehazteko epea hasi zen, eta, ondoren, heriotza-zigorra jaso zuen Ibarrek.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)