Itxi

Frantzia

Calaisko etorkinen kanpamentua eraisten hasi dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Prefeturak azaldu duenez, beste ostatu aukerak eskaintzen ari zaizkie kaltedunei.

Argazkia: Calaiseko etorkinen kanpamentua. Argazkia: EFE

Frantzia iparraldeko Calais hiriko etorkinen kanpamentua eraisten hasi dira gaur goizean, polizia andanaren parte-hartzearekin.

Kanpamentua jendez husten hasi direla baieztatu du Prefeturak, eta kaltedunei ostatu hartzeko aukerak eskaintzen ari zaizkiela azpimarratu du.

Hondeatzeko bi makina ari dira kanpamentuan dauden txabolak eraisten.

Prefeturak gogor kritikatu ditu "Estatuaren helburu humanitarioen kontra" ari diren eta "etorkinekiko presio onartezina" egiten duten pertsonak.

Hainbat hedabideren arabera, gutxienez pertsona bat atxilotu dute, antza denez, agintariek etorkinei ostatu hartzeko proposatu dizkieten aukerak ez onartzera bultzatzeagatik.

Prefeturak salatu duenez, "muturreko zenbait aktibistak jarrera arduragabeak" izan dituzte, zentro ofizialetara zihoazen autobusetara igotzea eragotzi baitiete etorkinei, eta agenteen kontrako erasoak izan direla gaineratu dute.

Frantziako Justiziak ostegunean baimendu zuen Calaisko kanpamentuaren hegoaldeko zatia eraistea, eta atzera bota zuen hainbat elkartek jarritako helegitea. Salaketa jarri zuten elkarteak kezkatuta agertu dira "fitxatuak" izan eta Erresuma Batuarekiko mugatik aldenduko dituzten beldur, etorkinak Calaisen baino baldintza kaskarragoak dituzten kanpamentuetara joan daitezkeelako.

Albisteak (4)