Itxi

Migrazio krisialdia

Turkiako kostazainek makilekin jo dituzte errefuxiatuak itsas zabalean

eitb.eus

Errefuxiatuak aspalditik daude salatzen era horretako jokabideak eta antzekoak diren beste zenbait jasaten dituztela Turkiako kostaldeko agintariengandik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Egeo itsasoan ontzi batean zihoala errefuxiatu batek grabatu zuen bideo batean ikus daitekeenez, Turkiako kostazainek ontziko bidaiariak makilaz kolpatzen dituzte.

Errefuxiatuak aspalditik daude salatzen era horretako jokabideak eta antzekoak diren beste zenbait jasaten dituztela Turkiako kostaldeko agintariengandik.

Aipatu bideoa Tean Humanity erakundeak argitaratu du bere Facebookeko kontuan. Elkartearen webgunean irakur daitekeenez, 2015eko irailean sortu zen eta boluntarioz osatuta dago. Bere xedea Lesbos uharte greziarrera Turkiatik itsasontziz heltzen diren errefuxiatuei larrialdiko laguntza eskaintzea da.

Albisteak (3)

Bideoak (1)