Itxi

Parisko atentatuak

Atxilotu egin dute Salah Abdeslam, jihadista bilatuena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Zaurituta dago eta ospitalera eraman behar izan dute. Operazio berberean, beste lau pertsona atzeman dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Belgikako Poliziak atxilotu egin du Salah Abdeslam jihadista, Bruselako Molenbeek barrutian abiatutako operazio zabal batean.

"Harrapatu egin dugu", baieztatu du Belgikako Gobernuko Theo Francken Immigrazio idazkariak.

Salah Abdeslamek parte hartu zuen Parisko atentatuetan, eta ihes egin zuen ondoren. Harrezkero, munduko pertsona bilatuena izan da.

Atxilotu ostean, Abdeslam ospitalera eraman dute, RTBF telebista publikoak iragarri duenez.

Ustezko jihadistak zauriak ditu hanka batean, "Poliziaren aginduak urratu baititu", aipatutako iturrien esanetan. Lekukoek hainbat tiro entzun dituzte sarekadan.

Fiskaltzaren arabera, Abdeslamek ihes egin zuen Poliziak asteartean Forest auzoan egindako operaziotik. Bertako etxebizitza baten, haren DNA arrastoak topatu dituzte.

Ikerketaren ondorioz, Segurtasun Indarrek Molenbeekera jo dute gaur berriro. Barruti horretan hainbat sarekada egin ditu Poliziak Parisko atentatuak gertatu zirenetik.

Beste lau atxiloketa

Bestalde, Fiskal federalak baieztatu du beste lau pertsona atxilotu dituztela sarekada berberean.

Hain zuzen ere, Parisko atentatuekin lotura duen lagun bat eta Salah Abdeslami ostatu eman dion familiako hiru kide dira beste atzemandakoak.

Charles Michel Belgikako lehen ministroak eta François Hollande Frantziako presidenteak elkarrekin jarraitu dituzte operazioaren nondik norakoak, eta agerraldi bateratua eskaini dute ondoren.

Horretan, Hollandek aurreratu du Frantziak Salah Abdeslamen estradizioa eskatuko duela, eta gaineratu du espero duela Belgikako agintariek "azkar" erantzutea.

"Oso garrantzitsua da gaurko atxiloketek egi guztia ezagutzea ahalbideatzea", nabarmendu du Frantziako presidenteak.

o presidenteak.

Albisteak (2)

Bideoak (1)