Itxi

Errefuxiatuen krisia

Indarrean da errefuxiatuak Europatik Turkiara kanporatzeko ituna

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

EBk eta Turkiako gobernuak ostiralean adostu zuten akordioa; igande gauerditik aurrera Greziara helduko diren errefuxiatuak Turkiara deportatuko dituzte.

Errefuxiatu bat, Idomenin, deportazioen aurkako kartel batekin. Argazkia: EFE.

Indarrean da Europar batasunak eta turkiak sinatutako akordioa. Aurrerantzean, Greziara iristen diren errefuxiatuak kanporatuko ditu europak. Turkiara itzuliko dituzte iheslari guztiak.

Indarrean sartu da Europar Batasunak eta Turkiako gobernuak adostutako ituna, alegia, Greziara igande honetako gauerditik aurrera heltzen diren errefuxiatu guztien deportazioa ekarriko duen ituna. Turkiara eramango dituzte errefuxiatu horiek guztiak.

Europar Batasuneko gobernuburuek akordioa adostu zuten ostiralean Turkiako lehen ministro Ahmet Davutoglurekin, eta, ondorioz, etorkin irregular guztiak, Siriako errefuxiatuak barne, Turkiara deportatuak izango dira, Greziara heldu bezain laster. Igande honetan, martxoaren 20an, sartu da indarrean erabakia.

EB eta Turkiaren arteko akordioak, hala ere, ez du aldatzen Idomenin dauden errefuxiatuen egoera; haien asmo bakarra da Grezia eta Mazedoniaren arteko muga zeharkatzea da. Itxita jarraitzen du, dena den, muga horrek.

Greziako gobernuak emandako informazioa ez da oso zabala; bi poliziak ematen dituzte ohartxo batzuk Idomenin, hori besterik ez. Errefuxiatuak, bitartean, trenbideetan ere daude kanpatuta.

"Bat beste baten truke"

Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek 28en arteko akordio bat hitzartzea lortu zuten; aipatu akordioaren arabera, Greziara irregularki heltzen diren errefuxiatuak eta immigranteak Turkiara deportatu ahal izango dituzte igandetik aurrera.

Hitzarmenak "bat beste baten truke" mekanismoa barne hartzen du; horren arabera, Europar Batasunak siriar bat onartuko du Turkiara itzularazten duten siriar bakoitzeko, pertsonekin trafikatzen duten mafien negozio-ereduari aurre egiteko xedearekin.

Albisteak (4)