Itxi

Bisita historikoa

Blokeoak Kubaren oztopo handiena izaten jarraitzen du, esan du Castrok

agentziak

Leer en Castellano

Washingtonek abiarazitako azken neurriak "positiboak" direla adierazi du Raul Castrok, baina "ez dira nahikoak izan".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Raul Castro Kubako presidenteak Ameriketako Estatu Batuekin harremanak normaltzeko prestutasuna berretsi egin du, Barack Obama AEBko presidentearekin egindako agerraldi batean. Halere, azpimarratu du blokeoa dela Kubaren garapenerako oztopo nagusia oraindik ere.

"Berretsi egiten dut elkarbizitza zibilizatuaren artea abiarazi behar dugula, horrek ezberdintasunak errespetatzea eta onartzea ekartzen du, ez horiek gure harremanaren muin egin", esan du Raul Castrok.

Gainera, gogorarazi duenez, bi herrialdeen arteko harremanak sendotzeko asmoa agertu zutenetik 15 hilabete igaro eta gero, biek aurrera egin dute hainbat gauzatan, esaterako, posta zerbitzua zuzena berrezarri dute eta datorren udazkenean zuzeneko hegaldiak ere egingo dituzte, besteak beste.

"Askoz gehiago egin zitekeen Estatu Batuek egindako blokeoa bertan behera utziko balute", nabarmendu du presidente kubatarrak. Halere, Obama presidentearen prestutasuna eta Kongresuari egindako eskaerak, aipatutako neurria onartzeko, goraipatu ditu.

Horren ildotik, Washingtonek abiarazitako azken neurriak "positiboak" direla adierazi du Raul Castrok, baina "ez dira nahikoak izan".

"Blokeoak indarrean jarraitzen du eta eragin negatiboak dauzka mugetatik harago", esan du Castrok. Horren harira, neurri horien "ondorio latzen" adibideak erakutsi dizkio kubatarrak Obama presidente estatubatuarrari.

Raul Castrok, era berean, Guantanamo Itsas Baseko eremua itzultzea eskatu dio, hori baita, blokeoarekin batera, harremanak erabat normaltzeko oztopoak.

Horrez gain, Raul Castro ukatu egin du Kuban preso politikoak daudela.

Kazetari batek giza eskubideen inguruan egindako galdera baten harira, Obamak esan du ?atxiloketa arbitrarioak? pairatu dituzten pertsona batzuekin bildu dela.

Adierazpen horren aurrean, Castrok, urduri, preso politikorik ez dagoela esan du. ?Ze preso politiko? Emai iezazkidazue izenak orain edo bileraren ostean eman balizko preso politikoen zerrenda hori eta hala bada egun bukatu orduko libre geratuko dira?, azpimarratu du.

Obama, 'Che'ren irudia atzean duela Habanan, irudi historiko batean. Argazkia: EFE

Bestalde, Barack Obama AEBko presidenteak baieztatu duenez, "Kubaren etorkizuna ez du AEBk ez bestelako herrialderik erabaki behar", baina ohartarazi egin du bere herrialdeak jarraituko duela aldarrikatzen Kubako herriak etorkizuna erabakitzeko eskubidea.

"Kubako etorkizuna kubatarrek erabaki behar dute, ez beste inork", azpimarratu du Obamak Raul Castrorekin bi ordu baino gehiago bilduta egon eta gero.

Raul Castrok Barack Obama hartu du gaur Habanako Iraultzaren Jauregian, aldebiko bilera egin bano lehen, bi herrialdeen arteko elkarrizketak berrezarri zirenetik hirugarrena, baina lehenengoa Karibeko irlan.

Raul Castrok eskua eman dio Obamari Kubako Gobernuaren egoitzan, eta irribarretsu agertu dira argazkilarien aurrean.

Ondoren, harrera ekitaldi ofiziala egin dute, eta Kubako eta AEBko ereserkiak entzun dituzte, serio, banderak gora igota.

Protokolozko ekitaldiaren ostean, Kubako presidenteak Obamaren Gobernuko hainbat kide agurtu ditu, tartean John Kerry Estatu idazkaria, Penny Pritzker Merkataritzakoa eta Tom Vilsack Nekazaritzakoa tartean. Horiek izan dira, hain justu, Obama baino lehenago Kuban egon direnak harremanak berrezarri zirenetik.

AEBko presidenteak, berriz, Miguel Diaz-Canel Kubako lehen presidenteordea, Bruno Rodriguez Kantzillerra eta Josefina Vidal Atzerri Ministerioko Ipar Amerikarako zuzendaria agurtu ditu, besteren artean.

Obama atzo Habanara iritsi zenetik, Kubako eta AEBko presidenteek egin duten lehenengo batzarra da.

Albisteak (5)

Bideoak (2)