Atentatuak Bruselan
Aireportuko atentatuaren ustezko hiru egileen argazkia zabaldu dute
agentziak
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Brusela astindu duten atentatuak, alegia, Zaventem aireportuan eta Melbeek metro geltokian.
Brusela-Zaventem nazioarteko aireportuko segurtasun kamerek bertan izan diren bi eztandekin lotura izan lezaketen hiru terroristen irudiak zabaldu dituzte, Belgikako Poliziak esan duenez.
Poliziak zabaldu ditu hasieran irudiak eta, ondoren, Belgikako hedabideek horren berri eman dute. Bertan, hiru gizonezko gazte ikus daitezke, bakoitza maletak dituen gurdi bat bultzatzen ari dela. Ez dute daturik eman haien nortasunari buruz.
Gainera, ikertzaileak hiruetako bat ari dira bilatzen modu "aktiboan", hain zuzen, kapela bat daramana, uste baitute ihes egitea lortu duela eta bizirik dagoela, RTBF hedabide publikoak informatu duenez. Gainerako bi susmagarriak atentatuan hil dira.
#TERRORISME Wie herkent deze man? https://t.co/OUNDuQ1OBj pic.twitter.com/2xbSZ9NTu0
— Opsporingsberichten (@politie_zoekt) 22 de marzo de 2016
Estatu Islamikoak bere gain hartu du
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Bruselan egindako atentatuak, Zaventem aireportuan eta Maelbeek metro geltokian, SITE jihadismoaren gaineko informazioa jasotzen duen web guneak plazaratu duenaren arabera.
Amaq Estatu Islamikoari lotutako albiste agentziak ohar bat zabaldu du eta, horren arabera, EI izan da Bruselako atentatuen egilea.
>