Itxi

Segurtasun nuklearraren bilera

Instalazio nuklearrak babesteko deia egin du Obamak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

AEBko presidentearen esanetan, 'terroristek' material nuklearra esku artean izatea lortzen badute, ahalik eta pertsona gehien hiltzeko erabiliko dute.

Barack Obama, segurtasun nuklearrari buruzko goi-bileran. Argazkia: EFE

Barack Obama AEBko presidenteak segurtasun aldetik "ahulak" diren instalazio nuklearrak babesteko deia egin du, "eroek" arma atomikoak edota bonba erradioaktiboak eskuratu ez ditzaten.

Washingtonen egiten ari diren segurtasun nuklearrari buruzko goi-bileran Obamak azaldu duenez, etengabe eboluzionatzen ari den terrorismo nuklearraren mehatxuari aurre egin behar dio munduak, nahiz eta arrisku horiek murrizteko aurrerapausoak eman diren.

Oraingoz talde bakar batek ere material nuklearra eskuratzea lortu ez badu ere, Al-Qaida horren atzetik egon zela eta Estatu Islamikoko hainbat kidek ere antzerako kezkak dituztela nabarmendu du Obamak.

"Ez dago inolako zalantzarik ero horietakoren batek inoiz bonba nuklear bat edo material nuklearra esku artean badu ahalik eta pertsona gehien hiltzeko erabiliko duela", ziurtatu du. "Horrek gure mundua aldatuko luke", gaineratu du.

Obamaren esanetan, material nuklearra osteko arriskua murriztu egin da, baina onartu du material nuklear guztia ez dagoela behar bezala babestuta. Ildo horretan, mundu osoko agintariek beren instalazio nuklearretako segurtasuna indartzeko konpromisoa hartu dute.

Halaber, AEBk eta Japoniak iragarri dute aberastutako uranioa deuseztatzeko iraganean hartutako konpromisoa bete dutela.

 

 

>

 

 

>

 

 

Albisteak (2)