Manifestazioak
Istiluak Frantzian lan-erreformaren aurkako protestetan
Agnetziak | Erredakzioa
Manifestazioak antolatu dituzten sindikatuak zein Gobernuak gaitzetsi egin dituzte gertakariak.
Erreforma laboralaren aurka Frantzian hilabete baten buruan egin den seigarren protesta egunean hainbat istili gertatu dira, batez ere Paris eta Rennes hirietan.
Hiriburuari dagokionez, Michel Cadot hiriko prefektuak salatu du manifestazioaren aurrealdean maskarak zeramatzaten berrogeita hamar pertsona inguru istiluak eragin nahian ibili direla uneoro.
Cadoten esanetan, protestaren bukaera aldera lortu dute haien helburua, istiluen kontrako poliziaren aurka harriak jaurtitzen hasi direnean.
Horren aurrean, agenteek manifestarien aurka kargatu, gas negar-eragilea erabili eta zenbait pertsona atxilotu dituzte.
(Informazio gehiago, laster).