Erreferenduma
'Brexit'aren aldekoak eta aurkakoak berdinduta, kanpainaren hasieran
agentziak | erredakzioa
EBn geratzearen aldekoak % 40 dira, eta % 39 kontra daude; hala eta guztiz ere, % 21ek oraindik ez daki zer erantzun.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Erresuma Batua Europar Batasunean (EB) geratzearen aldekoak eta aurkakoak edo 'brexit'aren aldekoak ia berdinduta daude, erreferendumaren kanpaina ofiziala hasteko atarian.
ITV katearen 'Good Morning Britain' saioak zabaldutako inkestaren arabera, herritarren % 40k EBn geratzearen alde bozkatuko dute ekainaren 23ko kontsultan, eta % 39k nahiago dute EBren blokea utzi, baina zalantzan daude oraindik herritarren % 21.
Inkesta honen emaitza YouGovek aurreko apirilaren 6an emandakoaren antzeko emaitza agertzen du; izan ere, orduan % 39 eta % 38 ziren aldekoak eta kontrakoak, hurrenez hurren.
Kanpaina
Gaur hasiko da Erresuma Batuak EBn jarraitu behar duen ala ez erabakiko duen erreferendumerako kanpaina, Hauteskunde Batzordeak aukera bakoitza defendatuko dutenak aukeratu ostean.
"Britain Stronger in Europe" (Erresuma Batua, indartsuago Europan) eta "Vote Leave" (Eman botoa ateratzeko) gaur bertan hasiko dira adierazpenak eta ekitaldiak egiten kontsultari begira.
Hala ere, kanpainak maiatzaren 5etik aurrera hartuko du indar handiena, udal eta erkidegoetako hauteskundeen ostean.